Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Malala ikasle ausarta" erakusketa Aiete Kultur Etxean
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Malala ikasle ausarta erakusketa aurkezten du. Bertan, Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera dago.
-
Liburuaren Nazioarteko Egunean azoka eta jarduerak Gipuzkoa plazan
Apirilaren 23an, igandea aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Donostia Kulturak Liburu denden elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, goizeko 9:15etatik iluntzeko 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira aurtengoan ere.
-
2023ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia apirilaren 3tik 16ra bitartean. 2022-2023 ikasturtean zehar ohiko den ordutegiarekin hainbat aldaketa dago.
-
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi datozen egunetan
Martxoaren 8ko ospakizun eta aldarrikapenen harira, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu edo lagundu du. Albiste honen helburua da martxoaren 3tik 12ra gure guneetan dauden jarduera nabarmenenak biltzea.
-
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa eskuragarri dago
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa, eskuragarri dago jada. Urtarrilean balantzea aurkeztu zen eta oraingoan memoria osoa.