Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
"Antzerkia Kalean" azken txanpan sartuko da irailean
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2023 programa prestatu zuen udarari begira. Abuztuan etena egin ondoren, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak izango ditugu irailaren 6tik aurrera.
-
Iturritik Jaialdiaren II. edizioa urriaren 19tik 22ra egingo da
Iturritik Jaialdia urriaren 19tik 22ra antolatuko da. Guztira, aretoko 4 dantza-ikuskizun eta kaleko emanaldi bat izango dira.
-
Udazkeneko programazioaren aurrerapena abuztuaren 10an salgai
Bihar, abuztuak 10, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 31 ikuskizun dira: lau antzezlan, bost dantza ikuskizun, opera jaialdi bat eta aparteko beste opera bat, eta hamalau kontzertu.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 3an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
Udako programazioa ekainaren 9an salgai
Etzi, ekainak 9, jarriko da salgai udako arte eszenikoetako programazioa. Guztira, 28 ikuskizun dira: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako hemezortzi antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, bi dantza sorkari eta lau kontzertu.