Web mapa
Hizkuntzak
Azaroa 2023
15 € Erosi

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak beren argitalpen berria aurkezten dute, Polar frantziarra liburu kolektiboa, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako XI. alea.

Iñigo Marzabalek koordinatu du liburua eta bertan, Marzabalez gain, ondokoen testuak biltzen dira: Leire Azkunaga, Ainhoa Fernandez de Arroyabe, Inazio Gaztaka, Víctor Iturregi, Iñaki Lazkano, Ainara Miguel eta Nekane Zubiaur.

Liburuan zinema beltz frantziarraren historia aztertzen da 30eko hamarkadako errealismo poetikotik –Le Jour se lève (Marcel Carné, 1939)– XXI. mendera arte –Demonlover (Oliver Assayas, 2002), 9 doigts (François-Jacques Ossang, 2017)–, tartean direla alemaniarren okupazioan zehar egindako zinema –Le Corbeau (Henri-Georges Clouzot, 1943)–, Godard, Truffaut eta Nouvelle Vague eta beste hainbat zinemagile, Jacques Becker, Henri Decoin, Jules Dassin, Claude Chabrol, Alain Corneau eta José Giovanni besteak beste, eta arreta berezia eskainita Jean-Pierre Melville maisuari –Le Samouraï (1967), Le Cercle rouge (1970)–.

Iñigo Marzabalen hitzetan:

Ohiko historiografiaren arabera, film noir terminoa joan den mendeko 40ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Frantzian, Nino Frank kritikariaren eskutik. Denbora gutxian, izen horrek aurrekaririk ez duen hedapen eta aberastasun diskurtsibo aparta lortuko du, baina soilik Estatu Batuetatik datozen hainbat film ezkor eta ilun karakterizatzeko. Denborazko edota geografiazko berezitasunez haratago, liburu honen helburua "trama beltz" horren presentzia arakatzea da, Frantziako zinemaren historiaren zati handi batean, 30eko hamarkadatik gaur egunera arte. Horrela, zine mota hau topaketa dialektiko gisa ulertzen dugu, non Europa eta Amerika elkar aberasten eta elikatzen diren.

15 €
Erosi