Web mapa
Hizkuntzak
Abendua 2023
20 € Erosi

1962tik 1992ra bitarteko hiru hamarkadetan zehar Hollywooden ekoiztutako westernak atal zirraragarria eta oso berezia osatzen du Estatu Batuetako zinemaren historian. Bi film gailenek beren proemioa eta epilogoa dakarte: Ride the High Country (Sam Peckinpah, 1962) eta Unforgiven (Clint Eastwood, 1992). Lehenengoak zubi bat eraikitzen du hilzorian dagoen klasizismoaren eta bere berrinterpretazio krepuskularraren artean, modu inkontzientean; bigarrenak, berriz, kontzienteki, hamarkada haietako zinemagile enblematikoetako batek generoari egindako azken agurra jasotzen du (aktore, zuzendari eta ekoizle gisa bete duen zeregin hirukoitzean).

Hogeita hamar urte horiek gurutzaketa jori bat uzten dute agerian, iragan estetiko/historiko ohoratu baina berreskuraezin eta luzaezin batek sorrarazitako nostalgiaren eta ezusteko ezaugarri jakin batzuen sarraldi nabarmenaren artean. Eta zirkunstantzia soziokulturalen ondorioz batez ere, ezaugarri horiek, ugariak eta askotarikoak, aldatu egiten dira 60ko hamarkadan sortutako pentsamolde berritzailearen berezko errebisionismo kritikoaren ꟷondorioz kodeak eta konbentzioak birplanteatzea ekarri eta generoak ezagun duen indarkeria areagotu zuenak Vietnamgo gerraren eraginez ziur askiꟷ eta XX. mendeko estertoreen berezko desengainu ideologikoaren artean mugitzean.

Argitalpen honek zehatz-mehatz heltzen dio fenomenoari, baita beharrezko testuinguru soziopolitikoari ere. Izan ere, ibilbide historiko/estetikoak, saiakera tematikoak, zinemagile kontrastatuen banakapena, eta bai kalitateagatik bai esanahi historikoagatik oso adierazgarriak diren filmen antologia bat landu dira helburu horretarako.

20 €
Erosi