Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

2024 uztailak 25 • 20:00

Maria Cristina hotela

85 €

 Carole Alston Jazzaldia

Carole Alston (ahotsa), Enric Peidro (saxo tenorra), Richard Busiakiewicz (pianoa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua), Roger Gutiérrez (bateria)

Esperientzia ongietorri kopa batekin hasiko da 20:00etan, 20:30etan Carole Alstonen kontzertua eta, hura amaitzen denean, 21:30etan, koktel afari bat eskainiko da: kanape hotzak eta beroak, eta postrea, eta jatekoari laguntzeko, garagardoa, freskagarriak, ardo zuria, ardo beltza eta cava.

Washington DCkoa jatorriz, Alstonek, bere ahots bereziarekin, ibilbide profesional luzea garatu du bai Jazzean, mundu osoko jaialdi eta klub ugaritan arituz, bai antzerki musikalean, hainbat musikaletan bere dohain bokalez gain aktore gisa duen talentua erakutsiz, Leonard Bernstein bezalako maisu handien zuzendaritzapean; honek Alstonenganako miresmena agerian utzi zuen askotan.

Kantaria bost kontinenteetan ibilia da eta Jazz diskografia zabala du; nabarmentzekoa da, besteak beste, My Little Brown Book (2015) albuma, Billy Strayhorn handiaren konposizioei eskainia, eta kritika espezializatuaren harrera bikaina izan zuena. Antzerki musikalaren arloan, berriz, oso lan ezagunak biltzen ditu bere curriculumak, tartean “Jesuchrist Super Star” (A. Webber), “Kiss me Kate” (Cole Porter), “West Side Story” eta “Trouble in Tahiti”, azken hauek Leonard Bernsteinen zuzendaritzapean.

Pedagogiaren arloan ere egiten du lan Alstonek, eta Jazz bokalaren saileko arduraduna da Municheko Jazz Institute & University of Music and Performing Arts-en.

Hitz gutxitan, interprete honek Jazzaren arloan duen ezagutza zabalari gospel eta blueserako duen talentua gehitzen zaio, eta bere presentzia eszeniko apartarekin eta bere esperientzia handiarekin batera, horrek eraman du Alston egungo abeslari interesgarrienetako bat izatera.

Koktel afaria

Ongietorri kopa batekin hasiko da saioa eta Carole Alstonen kontzertuaren ondoren (21:30 inguru),  hainbat kanape hotz, bero, postrea eta edariak eskainiko dira. 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...