Web mapa
Hizkuntzak

Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan.

 Poltsiko Antzerkia 2024, Andoni Mutiloa.
Poltsiko Antzerkia 2024, Andoni Mutiloa.

Poltsiko Antzerkiko programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere antzerkia hurbiltzea du xede. Jaialdiaren lehenengo edizioa 1991n egin zen.

Sorkuntza saria

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. Sorkuntza saria proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatzeko konpromisoa hartuko dute (4 emanaldi bakoitzak). Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.500 euro. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz, eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea du helburu.

Bestalde, kulturaren balio katearen (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburua. Horretarako, koprodukzioa bultzatuko da.

2011n jarri zen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamalau deialdietan, 85etik gora proiektu aurkeztu dira.

2024-2025 deialdia

Fabiolo Connection (Rafael Maza).

Poltsiko Antzerkia 2019 - Fabiolo Connection (Rafael Maza).

>Poltsiko Antzerkia 2019 -Belén Cruz, Patxi Pérez eta Olatz Beobide, Hackerrak antzezlana

Belén Cruz, Patxi Pérez eta Olatz Beobide, 'Hackerrak' antzezlana.

Poltsiko Sorkuntzako lan irabazleak

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Bete ingoiau' antzezlana

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Bete ingoiau' antzezlana.

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Las Fellini' antzezlana

Poltsiko Antzerkia 2021 - 'Las Fellini' antzezlana.

Poltsiko Antzerkiko aurreko edizioak