Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Zenbait programa antolatzen dira gure liburutegietan haurrentzat, irakurketa eta irudimena sustatzeko.

Liburu Baby Kluba

Liburu Baby Kluba

0 eta 3 urte arteko haurrentzako jarduera ludiko eta didaktikoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Uztaileko eta abuztuko saioak

Astearte eta ostegunetan: Haur Liburutegi Nagusia (uztailak 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23 eta 30; abuztuak 1, 6, 8, 20, 22, 27 eta 29 / 10:30)

Haurrek helduren bat lagun dutela parte hartuko dute, helduek ere jardueran parte hartzen baitute. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta helburu nagusia umeengan eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da.

Liburu Baby Kluba jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu, horregatik, euskaraz eta gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.

  • Saio bakoitzak 30 minutu irauten du.

Cuentacuentos en Urgull

Ipuinaren ordua. Irudia: Ane Arzelus.

Ipuinaren ordua

3 eta 5 urte arteko haurrentzako ipuin kontaketa, euskaraz. * markarekin, zeinu hizkuntzan.

Kontu kontari Urgullen

Udan Urgulleko Liburutegian izango dira ipuin kontalariak. Uztaileko eta abuztuko astelehenetan (abuztuaren 12an izan ezik), 18:00etan.

Hurrengo saioak urrian izango dira

Ipuin kontalariak hurbileko giroa sortzen du parte-hartzaileekin, ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dutelarik.

Jardueraren helburua irakurketa sustatzea da, liburuetan idatzitako istorioak modu erakargarrian kontatuz eta liburutegia sustatuz.

  • Saio bakoitzak 30 minutu irauten du, gutxi gorabehera.

Ipuin-kontaketak balio handia du heziketan, bide horretatik munduaren berri ematen baitzaie haurrei: ipuinek haurraren fantasia-mundua elikatzen dute. Ikerketen arabera, ipuina garrantzitsua da ama-kultura ezagutzeko.

Zeu irakurle, gu kontalari

Zeu irakurle, gu kontalari. Irudia: Ane Arzelus

Zeu irakurle, gu kontalari

6 eta 10 urte arteko haurrentzako jarduera, euskaraz.

Hurrengo saioak urrian izango dira

Jarduera honetan, haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere.

Irakurketa ozenaren bidez, jarduera aproposa da irakurketaren mekanizazioa lantzeko eta literaturaren mundu magikoa ezagutarazteko. 

Hori guztia giro goxoan eta irakurketaz gozatuz.

  • Hori guztia euskaraz, 45 minutu inguruko saioetan.

Ozenki irakurtzeak, plazer hutsagatik irakurtzeak, eragin ona du haurren ongizate emozionalean, eta handitu egiten die irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.

Irakurketa kluba, 8-10 urte

Irakurketa kluba, haurrak liburua irakurtzen.

Irakurketa kluba

Mintzoan kux-kux irakurketa kluba 6 eta 8 urte arteko haurrentzako jarduera da, eta haurrak heldu batek lagunduta joan daitezke, nahi izan ezkero. Kluba hilabetean behin elkartzen da Haur Liburutegi Nagusian.

Saio hauetan, partaideek ekintza batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko iruzkin eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasai. Aldez aurretik izena eman behar da [email protected] helbidean.