Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

22 € / 20 € / 16 €

Hizkuntza: gaztelania

Hiru emakume umoristen irudia

Ikuskizun bakar eta esklusiboa, Espainiako gaur egungo emakumezko umorista onenetako hirurekin.

Kartel handi honetan, Maru Candelek eta Paula Púak azken urteko aurkikuntza izan den komiko handia dute lagun: Martita de Graná, Marta Martínez. Irakasle izateko asmoa zuen, baina egun batean Granadari buruzko bideo bat grabatu zuen, birala bihurtu zen, eta ordutik aurrera agertokietara igo da etengabe, oso publiko leial bati (% 86 emakumeak) barre eginarazteko, bere bizitzan eta egunerokotasunean inspiratutako txisteak kontatuta. Haren umorea egunerokotasunean eta gure begien aurrean egunero gertatzen diren egoerarik aldrebesenetan oinarritzen da.

Maru Candel gure herrialdeko emakumezko bakarrizketari handienetako bat da, gaur egun. Abeslaria, haur-hezkuntzako irakaslea eta aktorea da, baina, batez ere, komikoa. 2005etik ari da Espainiako geografia osoan zehar bere zuzeneko komedia ikuskizunak ematen.

Paula Púa stand up generoko komikoa eta gidoilaria da. 2018an hasi zen halako komedia egiten eta, ordutik, hainbat areto eta antzokitan aritu da. Gainera, esperientzia luzea du aurkezle, gidoilari eta kolaboratzaile gisa prentsan, irratian eta telebistan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...