Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Aberastu zure barnea, Yolanda Mosquerak sortutako ilustrazioa Aberastu zure barnea, Yolanda Mosquerak sortutako ilustrazioa

Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973). Arte Ederretan lizentziaduna, diseinu grafikoan espezializatua, eta graduondokoa Haur Ilustrazioan. Bere ibilaldi profesionala diseinu estudioetan hasi zen. Artikuluak, liburuak, liburuxkak, jolasak, multimedia aplikazioak eta abar ilustratu ditu. Marrazketa eta pintura tailerrak ere eman ditu. 2018an, Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, La pequeña Roque liburuan egindako lanagatik.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Aberastu zure barnea

"Krisi hau udaberriarekin batera iritsi zaigu. Nahiko nuke gure ekintzak kudeatzen eta bizitzan benetan axola duena baloratzen jakingo bagenu, baita ingurune naturalak gure sendakuntzan duen balioaz jabetuko bagina ere."

Yolanda Mosqueraren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...