Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Activismo de datos para cambiar el mundo hitzaldiaren irudia

Solasaldi honetan, Catherine D 'Ignazio ikertzaile, artista eta hackerra izango da. Teknologiaren, diseinuaren eta justizia sozialaren arteko intersekzioa aztertzeari eskaini dio bizitza eta, datuen eta algoritmoen bidez, sarritan baliatzen den botereari buruz hitz egingo du, baita desberdintasuna eta marjinazioa betikotzen nola lagun dezaketen ere; baina baita mundua aldatzeko aukerak nola eskain ditzaketen eta adieraziko du erantzukizun kolektiboa dela horiek guztiak denon onerako erabiltzea ere.

"Zer botere dute datuek eta teknologiak gure munduari itxura emateko moduan? Ala gu geu gara haiengan boterea daukagunak? Lana sakon errotuta dago datuen feminismoaren printzipioetan, datuen zientzia eta "adimen artifiziala" demokratizatzea baitu helburu, baztertutako komunitateen esperientzietan eta ikuspegietan arreta berezia jarriz. D’Ignazioren azken liburuak, Contando el feminicidio: feminismo de datos en acción izenekoak, genero indarkeriaren inguruko datuak ematen ditu ikuspegi transnazional, latinoamerikar eta indigenatik, aktibismoan sakontzen du eta ekintzaile feministek feminizidioaren gaitza ulertzeko eran betetzen duten paper erabakigarria azpimarratzen du".

Moderatzailea: Miren Gutierrez, Komunikazioan doktore eta Deustoko Unibertsitateko ikertzailea

Antolatzailea

Deusto Forum

Laguntzailea

STM

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...