Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

#AhalDudalakoEtxeanGeratzenNaiz, Rebeka Elizegiren sorrera

Rebeka Elizegi (Donostia, 1968). Diseinu grafikoa ikasi zuen Bartzelonako Escola Massanan. Collagea erabiltzen du bereziki, eta eskuz egiten du: tamaina desberdinetako piezak erabiltzen ditu, moldaketa digitalak erabili gabe. Liburu batzuetan parte hartu du, eta, aldi berean, hainbat aldizkaritan lan egin du: La Vanguardian eta Der Spiegelen, besteak beste. Bere lanak aurkezten ditu, bai Espainian bai atzerrian, erakustaldi kolektiboetan edo bakarrik.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

#AhalDudalakoEtxeanGeratzenNaiz

"Konfinazioari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu irudiak, baita pertsona guztiek etxean geratzeko aukerarik ez dutela pentsatzera ere. Beraz, etxean gera gaitezkeenek koarentena pribilegio-egoera gisa ulertu beharko genuke, ez askatasun-gabetze gisa".

Rebeka Elizegiren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...