Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Online

Ainara Ortega Barrenetxea Luis Caminorekin Ainara Ortega Barrenetxea Luis Caminorekin

"Maitasuna araua denean, ez dago botere desiorik, eta boterea inposatzen den lekuan, maitasuna falta da." (Carl Jung)

Tximeleta baten hegalen mugimenduak munduaren beste muturrean tsunamia eragin omen dezake. Inoiz baino hobeto ulertu ahal izan dugu alegoria hau, norberak jakingo du tsunamia bizi dugun, pinpilinpauxa gu garen edo beste batzuek baino lehenago izan ote garen. Unerik gogorrenetan musikak eta umoreak itotzetik salbatu nautenez, ahal dudan guztia zabalduko dut salbamendu-txalupa, behar duen orok arnas har dezan. Egin barre, orain eta hemen. Eskerrik asko.

Kontzertu txiki bat eskainiko du Ainara Ortegak Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan. Luis Camino k lagunduko dio lehenengo zatian.

Abesti zerrenda: Wave (Antonio Carlos Jobim, bossa-nova) eta Gracias a la vida (Violeta Parra).

Bideoa apirilaren 24an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...