Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Arnasa hartu, Maite Gurrutxagaren ilustrazioa

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983). Arte Ederrak eta marrazketa ikasi zituen EHUn, eta gero, Bartzelonako Escola de la Donnan ilustrazio ikasketak ere bai. Haur eta gazte literaturako liburuak ilustratu ditu, batez ere, baina baita ere helduentzako liburuak, diskoak, kartelak eta aldizkariak. Marraz(i)Oak topagunetan parte hartzen du, Galtzagorri Elkarteak antolatuta. Euskadi Saria 2014an jaso zuen Habiak komikiarekin, Lazarillo Album Ilustratua Saria Martin liburuarekin, eta Etxepare saria Alex, nire laguna liburuarekin.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Maite Gurrutxagaren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...