Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Ipuin kontaketak

Iragandako ekitaldia

Hizkuntza: euskara
10 minutu

Kattalin Ansorena

Inauteriak ospatzeko, Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera den Ipuinaren Orduaren online saio berri bat eskainiko da.

Otsailaren 9an ikusgai egongo da 10:00etatik aurrera. Ipuinaren Orduko online saioak, Youtubeko kanaleko zerrenda honetan pilatzen dira.

Agustín Iturriagaren Asto lehoia izeneko ipuina kontatuko du saio honetan Kattalin Ansorenak eta Eskuaire taldeko Oihana Munduatek itzuli du zeinu hizkuntzara. Saioa Okendo Kultur Etxeko liburutegian grabatu da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...