Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: gaztelania

Conchita Tou, Nerea Arriolaren interpretazioa

Maiatzaren 7ko oharra: jarduera hau ordubetez aurreratuko da. Bideoa maiatzaren 8an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Conchita Tou ospe handiko medium beasaindarrak itxialdia nola bizi duen kontatuko digu eta, bide batez, online kontsultak erantzungo ditu (noski, aurretik dirutxoa jaso ondoren; bizirautea ezinbestekoa baita). Eneko Goia alkateak eskatuta, Donostia osoaren etorkizuna iragarriko du, kartak irakurrita. Conchita itzuli da, inoiz alde egin ez duen arren; itxialdian zegoen, besterik ez. NODEren azken lana ikusi daiteke Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan.

Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...