Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: euskara

Aizpea Goenagaren COVID 20 bakarrizketa Aizpea Goenagaren COVID 20 bakarrizketa

Aizpea Goenaga aktoreak COVID 20 izeneko bakarrizketa dakarkigu, medikuarekin izandako elkarrizketa, eta Youtubeko kanal honetan ikusi ahal izango da.

Bideoa apirilaren 2an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai..

Antzokia Etxean programa estreinatuko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. Lehen asterako (bihartik igandera, hots, apirilaren 5era), Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...