Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Mikel Antero Covidluzioa prozesuan Mikel Antero Covidluzioa prozesuan

Mikel Antero (Oiartzun, 1980). Mikel Anterok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Irungo Kunsthal Diseinuari buruzko Goi Mailako Zentroan lan egin zuen, eta bertan animazio zikloa zuzendu zuen. Orain bideojokoentzako arte zuzendaritza eta animaziorako pertsonaien diseinuen klaseak ematen ditu. Errealizadore bezala aritu da eta ekoizpen osteko lanak ere egin ditu hainbat enpresarentzat. Gero bere enpresa sortu zuen: UNDO animotion. Irakaskuntza-lanaz gain, komiki-proiektuak ere egin ditu, hala nola, Gaztezulok editatutako Lami, bidaiaren hasiera, Elkar argitaletxerako ilustrazioak eta Fermin Muguruzaren Black is Beltza filmeko prop diseinu zuzendaritza.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eusetik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Covidluzioa

"Eboluzioaren zikloa COVID-19aren ondoren... berdinetan geratuko gara? Zeozer ikasiko dugu? Zerk ekarri gaitu honaino?

Zein da guden, erlijioaren eta kapitalismoaren eragina eta papera honetan guztietan?

Naturari ondo etorri zaio hau baina, gu ez gara bere parte?"

Mikel Anteroren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...