Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

 Etxea, Belen Lucasen ilustrazioa

Belén Lucas (Bilbo, 1958). Arte Ederretan Lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur eta gazte literaturaren arloan egin du lan, batez ere, eta, horretaz gainera, ilustrazio eta komiki ikastaroak ematen ditu. Sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: 1991ko Ilustrazioaren Euskadi Sarian finalista, Isaac López Mendizabal ilustrazio saria testu liburu onenari eta irakurketa liburu onenari 1993an, Lazarillo Ilustrazio sarien finalista 2014, 2015 eta 2016an, Peru Abarka album ilustratuaren saria 2015ean eta Arte Plastikoen Aixe saria 2017an.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

Ilustrazio bilduma

Etxea

Etxea mundu bihurtu zen, eta denbora neurtu genuen, haziak egiten duen bezala, iluntasunean, argia bilatuz.

Belen Lucasen "Etxea" albuma.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...