Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Etxean, Iraia Okinak sortutako ilustrazioa Etxean, Iraia Okinak sortutako ilustrazioa

Iraia Okina (Durango, 1980). Arte Ederretan lizentziatua, hasieran irakaskuntza eta ilustratazaile lanak uztartu zituen. Gaur, irudigile bezala dihardu, eta ilustrazioaz gain, pintura, artisau-lan eta txotxongiloen alorretara gerturatu da. Bere lanak bai aldizkarietan bai liburu eta karteletan aurki ditzakegu, eta hainbat erakusketatan agertu dira bere margoak. 2008an, II. Etxepare Beka lortu zuen Zirkua Amets lanagatik; 2013an, Japoniako ilustratzaileen elkarteak Fine Work aipamena eman zion; eta, urte berean, Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoan Urrezko plaka jaso zuen Ilargia esnatu da lanagatik.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Etxean

"Etxean geratu eta bere mamuen aurka borrokatuko da lagun bihurtzeraino. Bere gorputza entzunez, denboragabetasunean, lurra aurkitu eta benetan garrantzitsua dena aintzat hartuz, zainduko da eta zainduko ditu ingurukoak, etxea argituz."

Iraia Okinaren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...