Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Kukai Dantza taldea

Fandangoaren indarra plazatik etxera. Ahal da altzarien artean dantzatu? Kukai Dantza baiezkoan dago eta hona hemen horren froga, Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 19an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...