Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: gaztelania

Fantasia konfinatuak, Maribel Salasen bakarrizketa Fantasia konfinatuak, Maribel Salasen bakarrizketa

Itxialdi egun hauetan, hozkailuaren inguruan denbora dexente ematen dugu. Joan- etorri horretan eguneroko bizitzaren inguruan sortzen zaizkigun pentsamenduak azalaratzen dira. Oraingo honetan, etxeko tresna bat da inspirazio iturria.

Maribel Salas aktorearen bakarrizketa dibertigarria ikusi ahal izango da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 9an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai..

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...