Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: euskara

Iker Lauroba, kontzertua etxetik Iker Lauroba, kontzertua etxetik

Iker Lauroba musikariak bere urtaroetako (urtaroak ezberdinak zirenean beraien artean) abestiak eskainiko dizkigu kontzertu batean Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 4an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. Aste honetan Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...