Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Improvisación en el pasillo, Sergio Nguema

Sergio Nguema dantzariaren inprobisazio bat ikusi ahal izango da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 5ean 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai..

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. Lehen asterako, Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...