Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Online

Iñaki Salvadorren kontzertua etxetik Iñaki Salvadorren kontzertua etxetik

"Itxialdi honetatik barrura begiratzen saiatzen naiz, sentitzen eta pentsatzen. Pianoa, inprobisazioa, musika emozioen gune eragingarri gisa, babeslekua da niretzat, gozagarri bat, baina baita pizgarri bat ere, bultzada bat. Kontzertu txiki honetako bi piezen bidez guztiekin partekatu nahi dut sorkuntzaren unibertso hori, gogoetarako eta emoziorako leku bihurtu nahian".

Iñaki Salvadorrek bi piezatako kontzertua eskainiko du Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 17n 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai..

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...