Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Ipuin kontaketak

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: euskara

Ximunen baratzea, Iraitz Lizarraga Ximunen baratzea, Iraitz Lizarraga

Ipuinaren ordua haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko programa bat da, Donostia Kulturako liburutegien sarean egiten dena. Ipuinaren Orduaren saio birtualak euskaraz dira eta batzuk, gainera, zeinu hizkuntzan. Narratzaile taldea Lur Kortak koordinatzen du eta Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Kortak osatzen dute. Zeinu hizkuntzako saioak Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzálezen eskutik izango dira.

Ipuinaren Orduaren lagin bat ikus daiteke Youtubeko kanaleko gure zerrendan:

Ipuinaren Ordua saioak

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...