Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

Verónica Ferreiro & Javier Sánchez eta Carlos Sarduy Jazzaldia

Verónica Ferreiro & Javier Sánchez: Camiño

Verónica Ferreiro (ahotsa), Javier Sánchez (gitarra), Moisés Sánchez (pianoa), Ander García (kontrabaxua), Andrés Litwin (bateria)

Verónica Ferreirok eta Javier Sánchezek, Espainiako Jazzaren eszenako musikari ezagunek, beren proiektu musikal berria aurkezten digute, naturaltasun osoz, Verónicaren ahots pertsonala eta galizierazko poemak eta Javierren konposizioak eta moldaketak uztartuta. Jazzari begiratzen dion lana izan arren, musika klasikoa eta folklorea ere bisitatzen ditu, baita adierazpen artistiko ugarien eragina jaso ere.

Camiño da bikote artistikoak bere disko berriari eman zion izena; Troy Millerrek ekoitzia da ‒besteak beste, Gregory Porterren edo Jamie Cullumen ekoizle‒ eta City of London Sinfonia hari-orkestra gailenak parte hartzen du bertan.

Beren errepertorioak bizitzaren ibilbide batean barrena eramaten gaitu, jaiotzarekin eta amatasunaren emozioekin hasten den bidaia introspektibo batera, ondoren Requiem apoteosiko batean amaitzeko; otoitz sakon eta solemnea, naturari eta gizakiak eragindako haren heriotza geldoari eskainia.

Carlos Sarduy

Carlos Sarduy, zalantzarik gabe, bere belaunaldiko musikari aktibo eta poliedrikoenetako bat da. Habanan jaioa, moldakorra eta ibilbide oparoa egina duen musikaria da bera eta, beste askoren artean, Chucho Valdés, Bebo Valdés, Steve Coleman, David Murray, Esperanza Spalding, Buika, Ainhoa Arteta, Mariza eta Ojos de Brujorekin izandako kolaborazioengatik da ezaguna.

Tronpetista eta perkusionista gailena izateaz gain, pianista eta konpositorea da ere. Musikari ospetsua da, eta ugariak dira jasotzen dituen eskariak, Jazzaren panoraman ez ezik, flamenkoan, Kubako herri-musikan eta musika modernoan ere. Goraipamenak jasotzen ditu bere soinuagatik, bere musikaltasun bikainagatik eta bere moldakortasun apartagatik.

Bere kontzertuetan bidaia musikal magiko eta zirraragarri bat eskaintzen du; horretarako, diskurtso melodiko, sentikor bat garatzen du, hizkuntza pertsonal baten bereizgarri, musika afrokubatarraz duen ezagutza handia eta Jazzean modu berritzaile batean aurrera egiteko duen maisutasuna erakusten dituena.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...