Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Confitadas, ilustración creada por Sisters and the City Confitadas, ilustración creada por Sisters and the City

Sisters and the City 2016. urtean sortu zen, bizitzan merezi duena komunikatzeko eta partekatzeko. Hasieran blog txiki bat izan zena, Donostiako leihotxo bat, enpresa txikia bihurtu zen, eta ilustrazioa haren partea izan da lehenengo unetik. Orduan, merchandising ildo propioa sortu zuten, Donostia mundu osoan sustatzeko. Marka honen atzean, Idoia eta Susana Gómez donostiarrak daude, " Ido Su".

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Konfitatuak

"Etxean konfinatu intuztenean koronabirusa garaitu ahal izateko, presio-eltzean nengoela iruditu zitzaidan, inguruko beldur, zalantza, larritasun eta tristuragatik.

Su moteleko "konfitatze" hori emankorra gertatu izana espero dut, eta, hura uztean, denok gozoago, enpatikoago izatea, baita azidotasuna galtzea ere, konfitura gozoa bihurtzeko."

Sisters and the Cityren albuma.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...