Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia Aldaketak

Iragandako ekitaldia

Trinitate plaza

Joss Stone Jazzaldia

Bamba Wassoulou Groove 

Ekainaren 16ko oharra

Bamba Wassoulou Groovek Europako bira bertan behera utzi duen Ladysmith Black Mambazo ordeztuko du.
Trinitate plazan saio bikoitzerako dagoeneko erositako sarrerek automatikoki balio dute  saio honetarako, eroslearen aldetik ezer egin beharrik gabe.

Aitzitik, diruaren itzulketa egitea nahi izanez gero, uztailaren 15era arte egin daiteke eskaera, presentzialki, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, telefonoz (943 48 18 18 edo 943 48 11 50) edo posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Maguett Diop (bateria), Moussa Diabaté (gitarra), Mamadou “Bainy”Diabaté (gitarra), Aboubacar “Papis” Diombana (baxua), Ousmane Diakité (ahotsa)

Bamba Dembelé handiak, 2018an zenduak, sortu zuen talde hau Bamakon (Mali) 2013an. Musikari famatuak, Super Djata Band-en sortzaile, bambara jatorriko musikariez inguratzea erabaki zuen, horrela, Bamba Wassoulou Groove eratzeko. Harrezkero, taldeak bi disko argitaratu dtu, Farima (2015) eta Dankélé (2019). Hala ere, zuzenekoetan agertzen dira musikari maliar hauek beren goren unean, sekulako energia eta poza darien kontzertuetan, alegia.

Bamba Wassoulou Groove taldea Afrikako autentikotasun sakon eta zintzoan oinarritzen da, bizitasun handiko gitarra-joko elektriko baten bitartez espresatuz, bambara tradizioa XXI. mendera ekartzeko. Emaitza hauxe da, berdinik ez duen musika, gainezka egiten duen energia, berealdiko erritmoa eta izugarrizko ahalmen hipnotiko, kiskali eta sentsuala, poz giro zoragarria sorrarazteko gai diren gitarra elektriko sutsuekin, espiral amaigabe batean uztartutako erritmo errepikakorrekin eta melodia bakun eta eranskorrekin. Konbinazio ezin hobea bambara lilurak erakarrita dantzan etengabe aritzeko.

Joss Stone

Joss Stone 2001ean hasi zen nabarmentzen, 13 urte zituela Britainia Handiko bi “talent show” irabazi zituenean. Handik gutxira, 15 urte zituela, bere aurreneko albuma, The Soul Sessions (2003) argitaratu zuen. Harrezkero, 7 disko kaleratu ditu, 15 milioi disko saldu ditu, Grammy bat eta bi Brit-award irabazi ditu, eta artista gailenekin lan egin du: James Brown, Herbie Hancock, Stevie Wonder, Gladys Knight, Sting, Van Morrison…

Dagoeneko, 35 besterik ez dituela, Joss Stone super izar bat da, eta ahalmen handiko bere ahots horrekin esperimentatzen dihardu hainbat estilo uztartuta: soul, reggae, world music, hip hop…

Orain, lehenengo diskoa kaleratu eta 20 urtera, artista britainiarraren helburu nagusia jendea zoriontsu egitea da, “feeling” ona sorraraztea. Eta horretarako, hoberik ez dago bere arrakasta atenporaletatik ibilbide musikal bat egitea baino, bere heldutasun artistikoan eta sasoi-sasoian duen ahotsarekin berrinterpretatuak.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...