Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Magia ezkutatzen denean, Arantza Sestayoren ilustrazioa Magia ezkutatzen denean, Arantza Sestayoren ilustrazioa

Arantza Sestayo (Donostia, 1964). Marrazkilari eta ilustratzailea, batez ere komikietan, hainbat argitalpenetan lan egin du AEBetan: Heavy Metal, Rebel Ink, SQP; Belgikan: Rooie Oortjes; eta Espainian: Norma Editorial eta Dibbuks. Hainbat ekitalditan parte hartu du: Expocómic, Expomanga, Salón del Cómic de Irun, Big BAg León edo Covacon, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Bere marrazkiek emakume erotikoa eta sentsuala irudikatzen dute, unibertso gotiko batean. Hala erakusten du egindako ilustrazioetan, George R.R.Martinen Game of Thronesen obraren XX. urteurreneko ediziorako.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Magia ezkutatzen denean

"Magia batzuetan ezkutatzen da... batzuentzat ia beti, beste batzuentzat ia inoiz. Baina denek nahi dugu gertu sentitu."

Arantza Sestayoren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...