Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Mundua lau paretaren artean, Mikel Valverdek sortutako ilustrazioa Mundua lau paretaren artean, Mikel Valverdek sortutako ilustrazioa

Mikel Valverde (Gasteiz, 1966). Ilustratzaile izateaz gain, idazlea ere bada. Arte Ederretan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Haur eta gazte literaturan egindako lanagatik nabarmentzen da. Horretaz gainera, komikiak sortu ditu, eta agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu. Prentsa eta aldizkarietan kolaboratzaile dihardu. Sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: SM Fundazioaren Nazioarteko Ilustrazio Saria, 2005ean, eta Euskadi Literatura Saria, ilustrazioaren atalean, 2017an.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus -etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Mundua lau paretaren artean

"Lagun ilustratzaile batek esan zidan liburu bat objektu magikoa dela: beste bizitza eta garai batzuetara eramaten zaitu, eta emozioak modu bereziki bizian bizitzeko aukera ematen du. Uste dut ezin dela hobeto esan."

Mikel Valverderen albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...