Hizkuntzak
Muxuka Verdini Dantza Taldea
Iragandako ekitaldia
Online
![Verdini dantza taldearen emanaldia](/imgs/agenda/eventos/2022/dk-on/img/para-ver/verdini-dantza-taldea.jpg)
Verdini Dantza Taldeak, Nazioarteko Dantzaren Eguna, ospatzeko espreski sortutako Muxuka lana, ikusi dezakezu Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 29an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Eszenako Arteen Mundu Erakundea Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an
Apirilaren 29an ospatzen den Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua Gregory Vuyani MAQOMA, hegoafrikar dantzari, koreografo, irakasle, aktore eta Vuyani Dance Theatreko sortzaileak idatzi du aurten.
“Berriki egin zidaten elkarrizketa batean, gogoeta sakona egin nuen dantzaz. Zer esan nahi du niretzat? Galdera horri erantzuteko, neure ibilbidea aztertu behar izan nuen, eta ohartu nintzen kontua xedeak izatea dela, egun bakoitzak erronka berria jartzen dizula aurrean. Ni dantzaren bidez saiatzen naiz munduari zentzua ematen. Tragedia irudikaezinak ari gara bizitzen garai honetan, zeina garai postgizatiarra hitzez izenda bainezake. Inoiz baino gehiago behar dugu dantzan egin, munduari gogorarazteko oraindik ere badela elkartasuna. Gure dantzak inoiz baino seinale indartsuagoa igorri behar die munduko liderrei, gizakion egoera eta baldintzak babesteko eta hobetzeko eginkizuna duten horiei, ohar daitezen pentsalari erne asaldatuen armada bat garela, eta gure asmoa mundua urratsez urrats aldatzea dela. Dantza askatasuna da, eta dantzaren bidez askatu behar ditugu besteak munduko hainbat bazterretan jartzen zaizkien tranpetatik. Dantza ez da politika, baina politika bihurtzen da, giza lokarri bat daramalako bere baitan, eta, beraz, inguruabarrei erantzuten dielako giza duintasuna berrezartzeko ahaleginean. Gure gorputzez dantzan egin ahala, espazioan jauziz-eroriz eta elkarrekin korapilatuz, indar higikari bihurtzen gara, bihotzak ehuntzen ditugu, arimak ukitzen eta hain beharrezkoa duten sendabidean jartzen. Eta erronka dantza bakar, garaitezin eta banaezin bihurtzen da. Orain behar duguna da dantzan pixka bat gehiago jarraitzea!”.