Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Nahi bat, Ayoon Inés Choren ilustrazioa Nahi bat, Ayoon Inés Choren ilustrazioa

Ayoon Inés Cho (Seul, Hego Korea, 1980). Ilustratzaile eta margolari korearra, Donostian bizi dena. Ikusizko Arteak ikasi zituen Hanyang Unibertsitatean. Diseinu grafikoaren arloan lan egin du. Duela bost urte Donostiara joan zen eta Euskal Herriko koloreek bultzatuta hasi zen pintatzen. Bizi den hiriko paisaiak eta natura oso presente daude bere lanetan. Donostiako edertasunari buruzko lehen banakako erakusketa prestatzen ari da.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Nahi bat

"Nahi bera dugu. Fisikoki bereizita gaude, baina, aldi berean, askoz ere elkartuago. Balkoietan eta teilatuen gainean. Ilusioa pizten digun hori aurkitzeko unea da, ilunabarra ikustea, adibidez. Horregatik margotu nuen, egunero begira dezaket, nahiz eta euria egin, eta, orain, zuek ere bai. Espero dut zuen altxorra etxean topatuko duzuela, agian hor zegoela konturatu ez zinen hori."

Ayoon Inés Cho-ren albuma.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...