Hizkuntzak
Niña Coyote eta Chico Tornado Úrsula Strong eta Koldo Soret
Iragandako ekitaldia
Online
![Niña Coyote eta Chico Tornado (Errautsak bideokliparen irudia)](/imgs/agenda/eventos/2022/dk-on/img/para-ver/nina-coyote-chico-tornado.jpg)
Niña Coyote eta Chico Tornadok, Úrsula Strong eta Koldo Soretek osatutako taldeak, kontzertua eskainiko du Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 10ean 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan.
Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.