Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: euskara

Historiako Pandemien Entziklopedia Ilustratua

Egungo konfinamendu egoerara oraindik egokitu nahian gabiltza. Ez genuen horrelakorik espero, eta zurrunbiloaren erdian gaude, baina ez da hau historian lehen aldia. Izurrite beltzatik gripe espainiarrera. Mendeetan zehar izandako bost pandemien errepasoa. Nola egin zitzaien aurre horrelako egoerei iraganean? Zer nolako eragina izan zuen gizartean? Hori guztia bost ataletan.

Tessa Andonegi interpreteak Historiako Pandemien Entziklopedia Ilustratua bidez egingo digun pandemia, epidemia eta abarren historiaren errepaso umoretsua ikusi ahal izango da gure Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 3an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. Lehen asterako (bihartik igandera, hots, apirilaren 5era), Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...