Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Online

 Sara Zozaya Antzokian Etxean programako kontzertuan Sara Zozaya Antzokian Etxean programako kontzertuan

Sara Zozaya donostiarrak Etxetik etxera kontzertua eskainiko du Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa maiatzaren 3an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...