Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: gaztelania

Martxelo Rubio, Stopman filmeko protagonista Martxelo Rubio, Stopman filmeko protagonista

Egun zailak dira super heroientzat. Gremio hau ere konfinatua izan da eta "Stopman", gure super heroia egoera latz batean dago. Luzaroan langabezian egon ondoren, oraingo honetan, bere etxean dago itxialdian, lau izakiekin batera eta beldurra zein antsietatea nagusitzen dira.

Martxelo Rubio da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan ikusi daitekeen lan honen protagonista eta Sandra Ferrús, egilea.

Bideoa maiatzaren 7an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...