Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura Ciclo Miradas Personales

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

 Nestor Basterretxearen margolan baten xehetasuna (Argazkia: San Telmo Museoa) Nestor Basterretxearen margolan baten xehetasuna (Argazkia: San Telmo Museoa)

Museoaren erakusketa iraunkorreko artelanetan ikuspegi ezberdinetatik sakontzeko hitzaldi zikloa.

Basterretxearen lehen bokazio artistikoa pintura izan zen. 1960an eskulturara eta zinemara jauzi egin zuen arren, pinturak eta marrazkiak beti lagundu zioten abstrakzio geometrikoaren eta figurazioaren artean. Barandiaran Galeriako Gaur Taldearen inaugurazio erakusketan, 1966an, eskulturaren eta paisaiaren eragina zuten lan abstraktu batzuk erakutsi zituen.

Obra:

  • Titulurik gabe (1966)
  • Mihise gaineko akrilikoa
  • 42 x 30 cm

Peio Aguirre arte kritikaria eta erakusketa independenteen komisarioa da. Nestor Basterretxeari buruzko bi erakusketaren komisarioa izan da: Forma eta unibertsoa (Bilboko Arte Ederren Museoan, 2013) eta Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bidez  (Artegunea Kutxa, Donostia, 2020). Un retrato de N.B entsegu-dokumentua ere egin du. Nazio mailako eta nazioarteko hedabide eta aldizkari espezializatu ugaritarako idatzi du. 2019an Espainiako Pabilioiko komisarioa izan zen Veneziako 58. Bienalean.

Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

San Telmo Museoaren Youtube kanala

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...