Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Aranzadi Zientzia Elkartearen XXII. Arkeologia Jardunaldiak. Hitzaldia + proiekzioa

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Aztarna arkeologikoa

Hitzaldia Joseba Rios-Garaizar Bilboko Arkeologia museoko arkeologo teknikoak eskainiko du.

Proiekzioa: Neandertal (Frantzia, 2022, 52 min. Zuzendaria: David Geoffroy. Frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin)

Klimaren beroketa itsas higaduraren ondoriozko suntsiketa bizkortzen ari da, ezin saihestuzko moduan bizkortzen ere, baina, Le Rozeleko aztarnategian, Cotentin penintsulan, haren mehatxupean egonda ere, duela 80.000 bat urte Normandiako kostaldeko leku aipagarri hori okupatu zuten herri neandertalen eguneroko bizitzaren aparteko arrastoak gorde dira, oso hauskorrak berauek; tartean, 2.000 oinatz baino gehiago, neandertalen oinatzen munduko bildumarik handiena. 2012tik, Dominique Cliquet arkeologoa erlojuaren kontra lanean ari da historiaurreko aztarnategi hori induskatzen, oso garrantzitsua nazioartean, itsasoaren haserreak garai batean han ibili ziren gizon, emakume eta haur neandertalek dunan utzitako bizi arrastoak betiko irentsi aurretik. Normandian egindako aurkikuntzei esker eta azken urteetan Europa osoan eta harago egindako ikerketei esker, ikerketa arkeologiko honek, inoiz ez bezalakoa bera, denboran abiada bizian bidaiatzera eramango gaitu, neandertalen aztarnen atzetik. Pixkana-pixkana, neandertalen eguneroko bizitzari jarraikiz, arkeologiaren bidez, ikusiko dugu zertan oinarritzen zen desagertutako espezie horren gizatasuna, oso desberdina gurearen aldean baina, aldi berean, oso gertukoa.

Informazio gehiago: Aranzadiren XXII. Arkeologia Jardunaldiak, 13tik 16ra (albistea).

Laguntzailea

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...