Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: elebidun

Udaberria etxealdian, Ainara Azpiazuk sortutako ilustrazioa Udaberria etxealdian, Ainara Azpiazuk sortutako ilustrazioa

Ainara Azpiazu Axpi Hernani, 1980). Euskal Herriko Unibertsitatean, Soziologian lizentziatu eta gero, Arte Ederrak ikasi zituen. Ondoren, "Ars In Fabula, Master in Illustrazione per l'editoria" masterra egin zuen Maceratan, Italian. Komikiak argitaratzen ditu hainbat aldizkaritan. Aldi berean, horma-irudi ugari egin ditu, Donostialdean batez ere. Haur literaturan ere lan franko egina du. Bere azken liburuak dira: Nire amama ni bezalakoa da, ume bat, eta argitaratzear dagoen Nire gorputzean bizi naiz.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik.

Ilustrazio bilduma

Udaberria etxealdian

"Bi ideia daude irudi honen atzean. Batetik, natura; bestetik, gizakiok eta etxealdi honi aurre egiteko erak. Naturak bere erritmoak jarraitzen ditu, guk gure martxa erabat aldatuta ere, txoriak, landareak eta udaberria loratu egiten dira, berdin berdin. Bestetik, leihoetako jendea, bakoitza gauza batean, egun hauetan entzun eta ikusi ditugun jarrera ezberdinetan, gure harteko harremanak, etxealdian egoteko modu anitzak, jarrerak, eta abarrak."

Ainara Azpiazuren albuma

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...