Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta European Dialogues zikloa: Europa gatazkan

Iragandako ekitaldia

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Europa hitzaldia HANDIA

2022ko otsailaren 24an, Vladìmir Putinek "operazio militar berezia" iragarri zuen, eta misilak Ukrainako hainbat lekutan jotzen hasi ziren; tartean, Kiev hiriburuan. Teorian, munduko potentzia militar handienetako bat ahalmen militar txikiagoa duen eta NATO bezalako aliantza batetik kanpokoa den herrialde bat erasotzen ari zen. Hiritar gehienok irudikatu genuen gatazka azkar aski Errusiak irabaziko zuela.

Hala ere, urtebete baino gehiago joan da, eta European Dialogues zikloaren 2023ko edizioaren lehen saio honetan – "Europa gatazkan" izenpean egingo dena –, adituek gatazka beliko horren kausen interpretazioa egingo dute, baita egungo egoera zein den azaldu eta zonaldeko bakegintzari begira etorkizuneko zer aukera dauden ere.

Hizlariak:

Jesús Núñez, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketa Institutuko (IECAH) zuzendari-ondokoa 
Mira Milosevich, Real Instituto Elcanoko ikertzaile nagusia

Moderatzailea: Lola Bollo, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez emango da

Antolatzailea

San Telmo Museoa, Globernance

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...