Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Online

Hizkuntza: euskara

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia

Zenbat gauza pasatzen zaizkigun burutik etxean itxialdian gauden bitartean! Kirola eginez edota ardo bat edanez konfinamenduaren errutinari egin diezaiokegu aurre. Giza harremanak gorabeheratsuak izan ohi dira, baina, halaber, gure arteko elkarrizketek nork bere burua eta gainerakoena zaintzen lagun diezagukete.

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreen esketx dibertigarria ikusi ahal izango da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.

Bideoa apirilaren 16an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.

Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...