Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

ira. 20 - ira. 28 2024

Victoria Eugenia Antzokia

Sarreren salmenta: Irailak 15 • 9:00

Zinemaldiaren 72. edizioko kartela © Gustavo Papaleo / Guardian / eyevine

Irailaren 20tik 28ra bitartean Donostia Zinemaldiak bere 72. edizioa egingo du eta, ohi bezala, Victoria Eugenia Antzokia jaialdiaren egoitza nagusietako bat izango da. Sail Ofizialean, mundu osoko hainbat film lehiatuko dira Urrezko Maskorra lortzeko, eta New Directors sailean, berriz, hainbat nazioarteko zinemagilek hartuko dute parte haien lehen edo bigarren filmekin.

Horizontes Latinos sailean Latinoamerikako film luzeak lehiatuko dira eta Perlak atalean beste nazioarteko jaialdietan txalotutako lanek Donostia Hiria Publikoaren saria irabazteko aukera izango dute. Zabaltegi-Tabakalera sail irekiena, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira, urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain, Klasikoak saila, Italiako polizia-zinemari eskainitako atzerabegirakoa eta Belodromoko emanaldiak ere izango dira. Cate Blanchett aktore eta ekoizleak Donostia Saria jasoko du eta Javier Bardemi iaz jaso ezin izan zuena emango zaio.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Antolatzailea

Donostia Zinemaldia

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...