Hizkuntzak
Gizonezkoen sailkatze-estropada Kontxako Bandera
![2022ko estropadetako kartelaren zati bat](/imgs/eventogrande.jpg)
Oharra
Irakurri sarrera salmentei buruzko lotura hau.
Gizonezko modalitatean, zazpi plaza egongo dira jokoan sailkapen estropadan eta, lortzeko, 24 talde lehiatuko dira. Inskribatutako traineruen artean bi multzo egin dira; horretarako, traineruek aurtengo denboraldian erakutsi duten kirol-maila hartu da kontuan. Estropadak erlojuaren aurka izango dira eta guztira (joan-etorria) 3 miliako distantzia izango da, ziaboga barrean. Zazpi sailkatuek eta, hiriaren ordezkari izango den Donostiako tripulazioak, irailaren 4 eta 11ko finaleko estropadetan parte hartuko dute.