Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

2024 uztailak 20 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

15 € / 10 €

Euskal Herriko Gazte Orkestra

Seohyun Kim, biolina
Rubén Gimeno, zuzendaria

Egitaraua:

Biolinerako kontzertua, P.I. Tchaikovsky
Erakusketa baterako koadroak, Mussorgsky-Ravel

Seohyun Kim biolinista korear gaztearen presentzia da, zalantzarik gabe, Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako biran, eta Rubén Gimenoren zuzendaritzapean, eskainiko duen kontzertuaren elementurik deigarriena.

15 urte baino ez dituelarik, Seohyun Kim-ek Tchaikovskyren Biolinerako kontzertuari egingo dio aurre. Izan ere, bere generoan kontzerturik esanguratsuena da eta historiako biolinerako kontzerturik hoberenetakoa. Musikari bertutetsuenek soilik egin diezaiokete aurre errepertorio erromantikoaren gailurrean dagoen obra honi.

Orkestrazio distiratsu batekin, Erakusketa baterako koadroak hasiera batean pianorako sortu zuen Mussorgky konpositoreak, bere lagun min baten margoei eskainitako omenaldi gisa. Urte batzuk beranduago, Maurice Ravel izan zen egun ezagutzen dugun orkestrazio distiratsu hau sortzearen arduraduna.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...