Hizkuntzak
Arkaitz Barriola Ilustratzailearen Txokoa
Iragandako ekitaldia
![Arkaitz Barriolaren lan bat](/imgs/particulares/casas-cultura/aiete/agenda/2023/09-iraila/argazkiak/AIETE-IT-Arkaitz_Barriola3_handia.jpg)
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Arkaitz Barriolaren txanda da.
Bere ibilbide profesionala diseinatzaile grafiko gisa hasi zuen ETBko sormen-departamentuan. Bertan eman zituen lau urteez gain, 2000 eta 2005 bitartean Donostiako Zinemaldiko Aldizkari Ofizialaren maketatzaile aritu zen, besteak beste.
2002an Bit&Mina diseinu-estudioa sortu zuen bi lagunekin batera. 2020an estudioa itxi eta bere kabuz hasi zen, Batuta ezizenarekin.
Orduz geroztik, diseinu- eta sormen-lanetan aritzen da, zuzendaritza artistikoan, ekitaldien koordinazioan eta ilustrazioko hainbat proiektutan.