Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

eka. 14 - ira. 30 2024 • Asteartetik igandera: 10:00 -20:00

San Telmo Museoa

Sarrera librea

HAU erakusketa museoan

Erakusketa honetan ikus daiteke HAU Euskal Herriko Objektu tradizionalen diseinu lehiaketako proiektu irabazlea eta epai-mahaiak nabarmendu dituen lanak. Lehiaketa honen helburua da euskal kulturaren objektu tradizional bat berritzea da egungo ikuspegia duen berrinterpretazioa proposatzea. Zazpigarren edizio honetako objektua gaztainak erretzeko tresna izan da.

Museoko gastrokultura gunean dago ikusgai.

  • Lehen saria: DINAK / Marta Loidi Urquizu. Epai-mahaiak honela baloratu du: "Proiektuak trebetasunez eta sentikortasunez uztartzen ditu objektuaren alderdi funtzionalak eta formalak. Gaztainak erretzeko tresna bizitza modernora egokitzen jakin du, produktu moldakorra, ez urtarokoa, proposatuz, eta merkatuan sartzeko bideragarria dena. Ondo osatutako memoriak produktua eta haren erabilerak aztertu eta deskribatzen ditu”.
  • Aipamen berezia lortu duen proiektua, originalena delako, eskultura-balioa duelako eta pieza artistiko bati erabilera funtzionala ematen jakin duelako: ZESTA / Sergio Peña Tirado
  • Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, gaztainak erretzeko sistema berriak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: AÏNA / Iker Leizaola; DAMAKI / Maialen Bertiz, Marina Ibáñe; TRIKU / Aroa Ochoa, Mónica González, Olatz Jausoro; REFRAKTARIO / Pedro Galdón; SUTAN / Alicia Comesaña, Paula Arrilucea; LAKOTS / Luzaide Lizarralde, Uxue Sánchez, María Urquiza.

 

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...