Hizkuntzak
Giza Kukai Dantza
![Giza kale ikuskizunaren entsegu bat](/imgs/agenda/agenda-cultural/festivales/Iturritik_jaialdia/VEA_Giza_web_handi.jpg)
Eskuek osatzen duten bideetatik, gizatasunaren balioetatik… ekin diote Kukai Dantzak eta Martin Harriaguek kolaborazio honi. Giza Eskubideen Deklarazioaren 75. urtemugaren karietara, 15 minutuko pieza laburra osatu dute, Maite Larbururen parte-hartze bereziarekin. Eskuz esku, elkartasunez eraikitako bide baten gisa marrazten dute Giza. Gizatasunerako dei bat, eskubide unibertsalen aldarri bat.
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya Sein
Koreografia: Martin Harriague
Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
Kantaria: Maite Larburu
Produkzioa eta bira koordinazioa: Doltza Oar-Arteta
Administrazio kudeaketa: Elena Garcia