Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: euskara

Gonbidapenarekin

hairaren alpistegia

Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak, ordea, ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale-galdeketa bat antolatzea erabakiko du eta parkean topatzen dituen pertsonei osasuna nola zaintzen den galdetzea. Arbel batean erantzun ezberdinak bilduz joango da: adineko emakume bati galdetuko dio, haur bati, kalean bizi den eskale bati, korrikalari bati…

XXXIII. Osasun Astearekin loturiko jarduera.

Adina: +5 urte.

Oharra

Gonbidapenak otsailaren 5etik 10era bitartean Okendo kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...