Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika Jazzaldia

2024 uztailak 24 • 12:00

Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera)

Doan aretoa bete arte

Itziar Yagüe Jazzaldia

Itziar Yagüe (ahotsa), Paul San Martín (pianoa), Raúl Platz (baxua), Mikel Urretagoiena (bateria)

Itziar Yagüe abeslaria blues, soul, funk eta swing musika talde desberdinekin aritua da Madrilgo zirkuituan. Orain, berriz, bere konposizioetan dabil murgilduta, afroamerikar musika tradizioaren barruan ere.

Bere lehen EPa, Delicious (2020), kritika bikainekin hartu zuen prentsa espezializatuak. Bigarren diskoa Girl like me (2023) izan zen, eta berriro ere nabarmendu zen Yagüe bere ahotsa aldakor eta ederragatik, bere kalitate musikal ikaragarriagatik, eta bere freskotasun eta originaltasunagatik.


Bluesak, soulak, R&Bk, tradjazzak, swingak eta gospelak osatzen dute ondo uztartutako talde honek defendatzen duen errepertorioa, show ahaztezin bat eskaintzeko.

Tailerra:  Jazz eta musika-tresnak, NONE Sormen Kluba

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...