Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

22 € / 16 €

Hizkuntza: gaztelania
90 minutu

La profesora © Pedro Gato

Eduardo Galánek gaur egungo errealitatearen erretratua eskaintzen digu La Profesora lanean, guztioi modu batera edo bestera ezagunak zaizkigun bizitza garaikideko arazo handiak nabarmenduz: nerabezaro gatazkatsua, beldurra bakardadeari, aurreiritzien eragina, hezkuntzarako sarbidearen garrantzia, bikoteen hausturak… umorez jorratzen dira, eta hausnarketa egitera eramaten dute ikuslea, jarrera aske batetik. Protagonistak hauek dira: Isabel Ordaz, América Alcalá irakaslearen paperean, eta Marcial Álvarez, Ortizen pertsonaian. Komedia dramatiko bat da, non ekintza oro blaitzen duen samurtasunak.

Sinopsia: Ortiz, supermerkatu batean lan egiten duen berrogeita hamar urte inguruko arrain-saltzailea, tutoretzako saio batera joaten da bere alaba Danielaren egoera konpontzeko. Tutorea América Alcalá da, bakardadearen beldurrez erretiroa hartu nahi ez duen hirurogeita bost urte inguruko emakumea, eta harekin duen aurreneko topaketak boxeoko benetako borrokaldi baten itxura hartzen du. Zazpi bileratan zehar, ikasturtea amaitu arte, kulturagatik eta adinagatik hain urrun dauden bi pertsonaiaren arteko elkartzearen eta hurbilketaren lekuko izango gara dramedia honetan, alabak planteatzen dituen gatazken erdian. 

Egilea: Eduardo Galán. Zuzendaritza: Carla Nyman. Aktoreen zuzendaritzaren aholkularia: Francisco Vidal. Zuzendaritza laguntzailea: David Huertas. Gune eszenikoa, atrezzoa, jantziak: Mónica Teijeiro. Argiztapen diseinua: José Manuel Guerra. Jatorrizko musika, soinu gunea: Julio Awad. Ekoizpen exekutiboa: SECUENCIA 3. Ekoizen zuzendaritza: Luis Galán, Javier Ortiz. Koordinazio teknikoa: Luis García Sánchez. Komunikazioa, ekoizpena: Beatriz Tovar, Borja Galán. Eszenografia sorkuntza: Secuencia 3 / Luis Bariego. Diseinu grafikoa: Hawork Studio. Kartelaren argazkia: Juan Carlos Arévalo. Eszena argazkia: Pedro Gato. Ekoizpena: Secuencia 3, El Terrat, Saga Producciones, Hawork Studio, Avant Events, Agente Kaplan, Magasaz Gestoría. Banaketa: Secuencia 3

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...